Castelar, Emilio
Errepublikaren aldeko espainiar politikaria eta idazlea (Cadiz, 1832 - San Pedro del Pinatar, Murtzia, 1899). La Democracia egunkaria fundatu zuen 1863. urtean. Frantzian egon zen erbesteratua 1866-68 bitartean; Estatu ministroa izan zen, hots, kanpo harremanetarakoa, 1873an. Puerto Ricon esklabotasuna deuseztatu zuen. Historiari eta filosofiari buruzko lan ugari idatzi zuen.