Cary, Arthur Joyce
Eleberrigile ingelesa (Derry, Ipar Irlanda, 1888 - Oxford, 1957). Ikasketak Edinburgo eta Oxford hirietako unibertsitateetan egin zituen. Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Nigerian egon zen funtzionario. Afrikan bizi izan zeneko gorabeherak eta haurtzaroko oroitzapenak azaltzen ditu bere obretan: Mister Johnson (Jonhson jauna, 1939), A House of Children (Haur etxe bat, 1941), Herself surprised (Harritua bera ere, 1941), The horse´s mouth (Zaldiaren ahoa, 1944). The Captive and the Free (Gatibua eta askea, 1952) eleberrian erlijio gorabeherak azaldu zituen.