Casablanca
(Arab. Dar el-Beida) Maroko ipar-mendebaleko hiria eta lehen portua, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 2.408.600 biztanle (1981). Marokoko lehen industriagunea da (kimika industria, ehungintza, janari industria eta mekanika industria). Afrikako hirugarren hiria da jende kopuruari dagokionez. v Historia. Anfa pirata herri zaharraren inguruan egituratu zen Casablanca. Portugaldarrek 1468an suntsitu eta 1515ean berreraiki zuten; Casabranca izena ezarri zioten eta espainiarrek Casablanca bihurtu zuten. Bigarren Mundu Gerran, Casablancan bildu ziren Churchill eta Roosevelt (Casablancako Bilkura, 1943). Bilkura hartan Sizilia inbaditzea eta Berlin-Erroma-Tokio ardatzaren baldintzarik gabeko errenditzea eskatzea erabaki zen.