Carvalho, Judite de
Idazle portugesa (Lisboa, 1921 - Lisboa,0 1998). Ipuinak idatzi zituen batez ere, hiri handietako bakardadea gai nagusitzat hartuta. Existentzialismoaren eta Frantziako Nouveau romanen eragina nabarmena da bere obran: Tanta gente, Mariana (1959, Horrenbeste jende, Mariana), As palavras poupadas (1960, Aurreztutako hitzak), Paisagem sem barcos (1963, Ontzirik gabeko paisaia), Seta despedida (1995, Jaurtitako gezia). Azken liburu honek Literatura Kritikarien Nazioarteko Elkartearen saria jaso zuen.