Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cartier-Bresson, Henri

Argazkilari frantsesa (Chanteloup, 1908 - Cereste, 2004). Bere erreportajeak munduko egunkari eta aldizkari garrantzitsuenetan argitaratu ziren 1931tik 1970era bitartean. Bigarren Mundu Gerran hiru urtez egon zen alemaniarren preso. Ihes egin eta Frantziako Erresistentziarentzat lan egin zuen, eta Estatu Batuetako gerrako informazio bulegoarentzat egin zuen, berriz, Itzulera izeneko erreportajea. 1947an Magnum agentzia sortu zuen, Robert Capa eta David Seymourrekin batera, eta mundu osoan ibili zen agentziarentzat lanean, 1969 arte. Parisko Louvre Museoan bere obra erakutsi duen lehenbiziko argazkilaria izan zen. Aipagarriak ditu Shangai (1949) eta Rue Mouffetard (1958) argazkiak, baita Momentu erabakigarria (1952), Henri Cartier-Bressonen mundua (1968) eta Henri Cartier-Bresson (1980) argazki bildumak ere.