Cartledge, Ned
(Jaiotza izena, William Cartledge). Estatubatuar artista (Canon, Georgia, 1916). Gaztetan hasi zen zizelkatzen. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, Alemanian, eta holokaustoaren ondorio izugarriak ezagutu zituen han. Gerra ondoren Atlantara itzuli zen. Cartledgek kotoi industrian lan egin zuen besteak beste, eta lanabes saltzaile ere izan zen. Vietnamgo gerra garaiko izugarrikerien eraginez, Cartledge animaliak eta kutxak egiten hasi zen, denborapasa gisa. 1966an, ordea, bere herriko arazo nagusiak hasi zen bere lanetarako gaitzat hartzen, gai politikoak, sozialak (bereizketa eta arrazismoari buruzkoak) lantzen; horrela justizia politikoa, soziala eta ekonomikoa bihurtu ziren bere kezka eta gai nagusia. Aipagarriak dira, besteak beste, politikako pertsonaien erretratuak. Bere lanetan zurarekiko eta lanabesekiko miresmena nabarmentzen da, oro har.