Carter, Jimmy
(Jatorrizko izena, James Earl Carter). Estatu Batuetako politikaria (Plains, Georgia, 1924). Alderdi demokratikoko kide, senatari (1962) eta Georgiako gobernari (1970) izan zen. Ondoren, Estatu Batuetako lehendakari aukeratu zuten, AEBetako 39.a (1976-1980). 1980ko hauteskundeak galdu ondoren (Ronald Reaganen aurka), bitartekari lanetan aritu izan da hainbat auzi eta gerratan (bi Koreen artean, Haitin, Bosnian) eta zenbait erakunde humanitarioren bozeramaile gisara jardun ohi du. 2002an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, nazioarteko gatazkei konponbidea bilatzen, demokrazia eta giza eskubideak defendatzen, eta herrien garapen ekonomikoa eta politikoa sustatzen egindako lanagatik.