Carter, Elliot
Konpositore estatubatuarra (New York, 1908). 1960 eta 1980 artean orkestra konposizio handiak egin zituen –Kontzertu bikoitza (1961), Kontzertua (1969)–; lehenaz esan zuen Stravinskik “Ameriketako lehen maisulan musikala” zela. Aipagarriak ditu beste obra hauek ere: Pianorako kontzertua (1965), Hiru orkestren sinfonia (1977), Penthode (1985) eta Hiru aukera (1986-1989). “Literaturan Joycek izan zuen balioaren parekoa da Carterrek musikan izan duena”, esan zuen kritikari batek bere lanaz.