Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cartagena

Espainiako hiri eta portua (Murtzia), Palos lurmuturretik hurbil. 167.936 biztanle. Izen bereko itsas departamentuko hiriburua, eta militar eta merkataritza portu garrantzitsua da. Ontziola militarra. Cartagenatik hurbil dago Escombreras, Espainiako petrolio findegi handiena. v Historia. Kartagotarrek sortu zuten hiria (Asdrubal, K.a. III. mendean). Erromatarrek kolonizatu zuten ondoren (Publio Kornelio Eszipio, K.a. 209), eta Carthago Nova izena eman zioten. Erromatarren inperioa deuseztatu zenean, alano, godo, bandalo eta sueboen esku egon zen Cartagena. Bizantziarrek sartaldeko hiriburu bihurtu zuten (554-625). Musulmanen esku egon zen XIII. mende bukaera arte. XVI. eta XVII. mendeetan berberiarren aurkako portu nagusi bihurtu zen. Ingelesen esku geratu zen Espainiako Erregetzarako gerran (1710) eta Espainiako errege Filipe V.ak berreskuratu zuen. Espainiako Karlos III.ak lehen mailako militar portua bihurtu zuen. 1936ko gerran, Francoren gudarosteen aurrean errenditu zen azken hiria izan zen (1939).