Cartagena
(Antzina Cartagena de Indias). Kolonbia ipar-mendebaleko hiri eta portua, Bolivar departamentuko hiriburua, Dariengo Golkoaren ertzean. 529.622 biztanle (1985). Petrolio bidea Barrancabermejarantz. Urre eta platino langintza. Unibertsitatea. Artzapezpikutegia. Aireportua. Hego Ameriketako kolonietako gotorleku garrantzitsuena (XVI. m.). Turismo hiria. v Historia. Cartagena 1533. urtean sortu zuten kolono espainiarrek. Cadizen itsasoratzen ziren Espainiako ontziek Ameriketan jotzen zuten lehen portu garrantzitsuena izan zen luzaroan. Ingelesek eta frantsesek hainbat alditan setiatu eta hartu zuten (Drake, 1585; Vernon, 1741). 1811. urtean burujabe bihurtu bazen ere, espainiarrek berriz hartu zuten 1815ean. 1822an burujabetza lortua zuen Kolonbiako hiri bihurtu zen.