Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carrel, Alexis

Frantses kirurgialari eta fisiologoa (Sainte-Foy-lès-Lyon, 1873 - Paris, 1944). Ikerlan ugari egin zuen odol hodietako josturen, aldaketen eta ehun bizien inguruan. Metodo bat asmatu zuen gerran egiten ziren zauriak sendatzeko (Dakin-Carrel metodoa). Medikuntza Nobel saria jaso zuen 1912. urtean. L´Homme, cet inconnu (Gizona, ezezagun hori, 1936) liburua idatzi zuen.