Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carreño de Miranda, Juan

Espainiar pintorea (Aviles, 1614 - Madril, 1685). Ospe handia izan zuen erlijio gaiezko pinturei esker (La fundación de la orden trinitaria, 1666). 1669. urtean Austriako Maria-Ana erreginaren zerbitzuan hasi zen eta gorteko pintore izendatu zuten handik bi urtera. Rubens-en, Van Dyck-en eta Italiako margolarien eragina nabaria da bere lanetan. Velázquez pintorearen zuzendaritzapean egin zuen lan. Haren obra nagusiak: La Marquesa de Santa Cruz, El duque de Pastrana, El embajador ruso Potemkin eta Francisco Bazán.