Carolina, Hego
(Ing. South Carolina). Estatu Batuetako hego-ekialdeko estatua, Ozeano Atlantikoaren ertzean. Mugak: Ipar Carolina, iparraldean; Georgia, hegoaldean eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean. 79.176 km2 eta 3.121.820 biztanle (1980). Biztanleriaren % 25 arraza beltzekoa da. Hiriburua: Columbia. Hiri nagusia: Charleston. v Orografia. Kostaldeko padura ordokiek hartzen dute estatuko alderik handiena. Erdialdean Appalache mendien aurreko muinoak zabaltzen dira, eta ipar-ekialdean Appalache kateako mendi apal batzuk daude (1.000 m). v Klima. Tropikoz behetikoa. v Ekonomia. Nekazaritza estatuko jarduera nagusia den arren (tabakoa, fruituak, barazkiak eta abeltzaintza), industriak garrantzi handia du azkenaldi honetan: kotoi ehungintza (Estatu Batuetako lehen ekoizlea) eta indar hidroelektrikoa. v Historia. Ipar Carolinari lotua egon zen 1730. urtera arte eta Estatu Batuetako estatu bihurtu zen 1788an. Hego Carolina izan zen Banakuntzarako gerran estatu Batuetatik bereizi zen lehen estatua (1860). Sherman iparraldeko jeneralak suntsitu zuen 1865ean.