Caro, Anthony
Eskultore britainiarra (Londres, 1924). Minimalismoaren eta konstruktibismoaren eredu garrantzitsua dira Caroren obrak, neurri eta adierazkortasun handikoak. Henry Mooreren laguntzailea izan zen, eta eragin handia izan zuen bere obran David Smith eskultoreak. Metalezko xafla handiak, industriako zutabeak, hodiak eta altzairuzko piezak erabili izan ditu sarritan bere lanak egiteko. Aipatzekoak ditu, besteak beste, Eguerdia (1960) eta Riviera (1974) obrak.