Carothers, Wallace H
Estatu Batuetako kimikaria (Iowa, 1896 - 1937). Dupont-eko ikerketa taldearekin elkartu zen 1928an, eta zenbait lorpen izan zituen kimika organiko sintetikoaren alorrean. Horietako bat polikloroprenoa izan zen, lortu zen lehen goma sintetikoa, ondoren kloropreno izena hartu zuena. Polimerazioaren alorrean egindako beste ikerketa batzuen ondorioz nylonaren sintesia lortu zuen. XX. mendearen hasierako kimikari bikainenen artean kokatzen da.