Carnot, Lazare Nicolas Marguerite
(«Garaipenaren antolatzailea» edo «Carnot Handia» deitua). Frantses militar, politikari eta jakintsua (Nolay, Burgundia, 1753 - Magdeburgo, 1823). Iraultzaren aldeko ofiziala zelarik Errepublikako hamalau armadak sortu eta antolatu zituen. Brumarioak 18aren ondoren, Napoleonek Gerra ministro izendatu zuen (1799ko azaroa) baina erretiratu egin zen 1800. urtean, zientzia lanetan aritzeko asmoz. Barne ministro izan zen Ehun Egunetan (1815eko martxoa-maiatza), baina 1816an erbestera jo behar izan zuen erregea hil zuelako salakuntza zela eta. Zientzia lan garrantzitsuak egin zituen: Makinei buruzko saioak eta Posizio geometria, geometria modernoaren aitzindari izan den lana.