Carnegie, Andrew
Estatu Batuetako industria gizona (Dunfermline, Eskozia, 1835 - Lennox, Massachusetts, 1919). Carnegie Steel Company of New Jersey konpainiaren sortzailea izan zen (1900), eta altzairua ekoizteko metodo berriak asmatu zituen. Filantropo handia zen. Lehen kapitalismoaren garaiko self-made-man (bere lanari esker aurrera atera den gizona) eredutzat hartu izan da.