Carducci, Giosué
Italiar poeta eta literatura kritikaria (Valdicastello, Toskana, 1836 - Bolonia, 1907). Humanista eta elizaren eta erromantizismoaren etsaia izan zen. Literatura klasikoaren aldekoa eta politikan errepublikazale eta demokrata izan zen. Haren lan nagusiak: Juvenilia (1850-1860), gaztetako poesien bilduma; Levia gravia (1861-1871), hamar urte haietako poema bilduma; A Satana (Deabruari, 1863), katolizismoaren kontrako ereserkia, deabruari eskainia; Ode barbare (Oda barbaroak, 1877-1889) eta Rime et ritmi (1887-1899) poemak. Carducci-k poesia greko eta latinoaren ildotik abiarazi nahi izan zuen Italiako metrika berria. v 1906. urtean Literatura Nobel saria eman zioten.