Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cardona

Bartzelona probintziako herria, Cardoner ibaiaren ertzean (Bergako eskualdea) dagoena. 7.000 biztanle. Gatz hobi ospetsuak. Ehungintza. VIII. mendeko gaztelua. v Historia. Garrantzi handiko hiria izan zen Erdi Aroan. Gaztelako errege Filipe V.ari amore eman zion Kataluniako azken hiria izan zen, borboitarren aurkako gerran (1714ko irailaren 17a).