Cardona, Manuel
Fisikari eta ikertzaile katalana (Bartzelona, 1934). Solidoen egoera ikertu izan du, material erdieroale eta supereroaleetan erradiazio elektromagnetikoak duen eragina, bereziki. Alemaniako Fisika Elkarteko eta Estatu Batuetako Zientzia Akademiako kide da. Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikoaren Asturiasko Printzea saria jaso zuen 1988an, Marcos Moshinskyrekin batera.