Cardiganshire
(Galesez, Sir Aberteifi edo Caredigion). Gales mendebaleko antzinako konderria, Cardiganeko badiaren (mendebalean) eta Kanbriar mendien (ekialdean) artean. Cardiganshire Dyfed konderriaren barnean dago 1974. urteaz geroztik. Hiriburua: Aberystwyth. Abere hazkuntza eta arrantza dira bertako ekonomia jarduera nagusiak.