Cárdenas, Lázaro
Mexikoko politikaria (Michoacan, 1895 - Mexiko, 1970). Iraultzan parte hartu ondoren, Pancho Villaren agintepean, karrera militarrari ekin zion eta jeneral izatera iritsi zen. Michoacan estatuko gobernadorea izan zen 1938-1929 urteetan, eta laborarien egoera hobetu zuen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1934. urtetik 1940. urtea arte, gizarte erreformak abiarazi zituen eta atzerriko enpresen nazionalizazioa bideratu zuen (petrolioa, 1938). Geroago Mexikoko Defentsa ministroa izan zen eta ondoren Mexikoko armadako komandantea. Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko (PRI) ezker joerako burua izan zen. Bakearen Stalin saria jaso zuen 1955ean.