Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cardiff

(Galesez, Caerdydd). Galesko hiriburua eta hiri nagusia, Glamorgan herrialdean, Bristol ubidearen eta Taff ibaiaren estuarioaren ertzean dagoena. 281.200 biztanle (1984). Ikatz gehien esportatzen zuen portua izan zen Bigarren Mundu Gerrara arte. Garrantzi handiko ikatz hobiak, eta industria (burdingintza, metalurgia, ontzigintza eta automobil industria). Unibertsitatea. Artzapezpikutegia. Aipagarriak dira XVI-XVII. mendeko gaztelua, Llandaff katedrala (XII-XIII. mendeetan eraikia; oso hondatuta geratu zen 1941eko bonbardaketen ondorioz) eta St. John eliza.