Carco, Francis
Frantses idazlea (Numea, Kaledonia Berria, 1886 - Paris, 1958). Poema intimistak idatzi zituen hasieran, baina geroago Parisko gaizkileen giroa erakusten duten kontakizun errealistak argitaratu zituen: Jésus la Caille (1914) eta L´Equipe (Taldea, 1918). L´Homme traqué (Gizon esetsia, 1922) eta Rien qu´une femme (Emakume bat besterik ez, 1924) eleberrietan pertsonaien psikologia bereziak garrantzi handikoak dira. Aipatuez gainera, gogoko zituen idazleen eta pintoreen biografiak argitaratu zituen: F. Villon, Utrillo, Verlaine eta Nerval-enak.