Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carcasona

Frantzia hegoaldeko prefetura hiria (Carcassès, Aude), Aude ibaiaren ertzean. 44.623 biztanle. Ibaiaren ezkerraldeko ertzean beheko hiria dago, XIII. mendean eraikia. Saint-Vincent eliza gotikoa (XIV. m.), Saint-Michel katedrala (XIII. m.). Eskuinaldeko ertzean, herri zaharra edo gotorlekua dago (Cité), bi harresiz inguratua (VI. eta XIII. mendekoak). Konderriko gaztelua (1125 ingurukoa), Saint-Nazaire eliza erromaniko-gotikoa (XI-XIV. m.). Cité delakoak turista asko erakartzen du. v Kimika industria, findegia, oinetakoak, altzariak, janari industria. Turismoa. v Historia. Erromaren kolonia izan zen; XI. mendean konderri independente bihurtu zen eta 1209an Simon Monfortekoak hartu zuen, albiarren aurkako gerran. 1247an geratu zen Frantziako koroaren mende.