Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carcar

Nafarroa hegoaldeko udalerria (Lizarrako merindadea). Mugak: iparraldean Lerin, ekialde eta hegoaldean Andosilla, eta mendebalean Sesma, Lodosa eta Sartaguda. Altuera 431 m. 40,52 km2. 1.239 biztanle ditu (carcartarrak). Ega ibaia udalerriaren ezkerraldetik igarotzen da. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (laboreak, barazkiak, frantsez-porrua eta mahastiak. Langileen % 67). Kontserba industria. v Historia. Herri zaharra da. Antso I.ak gotortu zuen 918. urtean baina Abd ar Rahman III.ak konkistatu zuen 924. urtean. Errioxarekiko mugan baitago, garrantzi handia izan zuen bertako gazteluak.