Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cardenal, Ernesto

Nikaraguako poeta (Granada, 1925). Mexikon eta Estatu Batuetan Filosofia eta Letrak ikasi zituen, eta Kolonbian Teologia. Somoza diktadorearen aurkako matxinadan hartu zuen parte 1954. urtean. Apaiz egin zen eta berak sortutako Solentimanen bizi da. Bere helburua nekazariei laguntzea eta irakastea da. Kide sandinista da 1978tik aurrera, eta 1979. urtean Kultura ministroa izendatu zuten. 1982an Poesía libre eta Nicaráuac aldizkariak sortu zituen. Kristaua eta sozialista da, baina eliza agintarien gaitzespena jaso du askotan. Haren lan batzuk: Salmos (Salmoak, 1964), Oración por Marilyn Monroe y otros poemas (Marilyn Monroeri otoitza, eta beste poema batzuk, 1965), Homenaje a los indios americanos (Ameriketako indiarrei omenaldia, 1970), En Cuba (Kuban, 1972), etab. 1984. urtean Vatikanoak apaizgotik aldendu zuen. 1994. urtean utzi egin zuen militantzia politikoa.