Caramanlis, Constantinos
Politikari greziarra (Proti, 1907 - Atenas, 1998). 1935ean hautatu zuten lehenbizikoz diputatu, Alderdi Populistaren zerrendetan. 1955ean Batasun Nazional Erradikala alderdia sortu zuen, eta irabazi egin zituen 1956, 1958 eta 1961eko hauteskundeak. Londresko hitzarmena izenpetu zuen 1959an, Zipreren independentzia onartuz. 1963an dimititu egin zuen Lehen ministro kargutik, eta Parisen erbesteratu zen. Koronelen estatu kolpea (1967), gaitzetsi egin zuen. Diktadura amaitzean Lehen ministro kargura itzuli zen, eta Demokrazia Berria alderdia sortu zuen. 1974ko eta 1977ko hauteskundeak irabazi egin zituen. Greziako Alderdi Komunista legeztatu eta monarkia ezerezteko erreferenduma bultzatu zuen. Grezia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zuen 1979an. 1980an presidente hautatu zuten eta 1985ean dimisioa eman zuen. 1990ean bereganatu zuen berriro Greziako lehendakaritza, eta 1995ean utzi zuen.