Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carballo, Emmanuel

Mexikar idazlea eta literatura kritikaria (Guadalajara, Jalisco, 1929). Zuzenbide ikasketak egin zituen Guadalajarako Unibertsitatean eta unibertsitate horretan bertan literatura eta gramatika irakasle izan da. La Gaceta Cultural del Aire irratsaioko eta Invitación a la Cultura (kultura saio onenaren hainbat sari irabazi zituena) telebista saioko zuzendari izendatu zuten. Hainbat argitaletxetako literatura zuzendari izan da, eta 1966. urtetik aurrera Diógenes argitaletxeko zuzendari izan da. 1991n autobiografia bat idatzi zuen, Emmanuel Carballo. De cuerpo entero: Ya nada es igual (Emmanuel Carballo. Gorputz osokoa: jadanik ezer ez da lehen bezalakoa). Saiakera lanen artean aipagarriak ditu: Ramón López Velarde en Guadalajara (1988, Ramón López Velarde Guadalajaran), Agustín Yáńez (1966), El periodismo durante la guerra de Independencia (1985, Kazetagintza Independentziako gerra garaian), Protagonistas de la literatura hispanoamericana del siglo XX (1986, XX. mendeko hispanoamerikar literaturaren protagonistak). Poesia lanen artean aipagarriak ditu: Eso es todo (1972, Hori da guztia), Amor se llama (1951, Amodio du izena), Notas de un francotirador (1991, Frankotiratzaile baten oharrak).