Caparroso
Nafarroa hegoaldeko udalerria, Aragoi ibaiaren ertzean (Erriberriko merindadea). Mugak: iparraldean Erriberri eta Martzilla, ekialdean Murillo el Cuende eta Tutera, mendebalean Martzilla eta Alesbes, eta hegoaldean Tutera. Altuera 328 m. 80,90 km2. 2.286 biztanle ditu (caparrosoarrak). Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (laboreak, mahastiak, bazkarako landareak, barazkiak eta ardi azienda; langileen % 55). Kontserba industria. v Historia. 1073. urtean Antso IV.a Nafarroako erregeak eskuratu zuen Caparroso, Zaragozako errege arabiarrarekin truke bat egin ondoren. Herri foruak eman zizkioten 1102. urtean. Caparroson egon zen Nafarroako gotorleku garrantzitsuenetako bat eta XV. mendean beamontarren eta agramontarren arteko borroken gune garrantzitsua izan zen. Errege Bardeak zuzenean erabil ditzaketen herrietako bat da Caparroso.