Capanaga, Victoriano
Gaztelaniaz idatzi zuen bizkaitar idazlea (Mañaria, 1897 - Martzilla, 1983). Agustindarren Kontseilari Nagusia izan zen Erromako Kurian (1932-1938 eta 1950-1956). 1956. urtetik aurrera Augustinus aldizkariaren zuzendaria izan zen. Obra hauek idatzi ditu: Obras de San Agustin (I, II, III, IV, V eta VI), Lecciones de San Agustin, La Virgen en la historia de las conversiones, Dante Alighieri convertido de la Virgen, La Eucaristía en la historia de las conversiones, Santo Tomás de Villanueva, S, Juan de la Cruz, valor psicológico de su doctrina eta La Virgen María según S. Agustin.