Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cape Town

(Afrikaans, Kaapstasd ; eusk. Lurmutur Hiria). Hegoafrikako hego-mendebaleko hiri eta portua, Esperantza Oneko lurmuturretik hurbil dagoena. Hegoafrikako lege hiriburua da. 807.211 biztanle. Unibertsitatea. Industriagune garrantzitsua: petrolio findegia, janari industria (kontserbak) eta ehungintza. Burdinbidegune garrantzitsua. v Historia. Esperantza Oneko lurmuturrera itsasgizon portugaldarrak iritsi ziren lehenik (1498), baina bertako biztanleria beltzaren erasoak zirela medio ez zen bertan kolonia zuririk finkatu 1652. urtean holandarrak iritsi ziren arte. Cape Town ingelesen esku gelditu zen 1806an, holandarrei nagusitu ondoren. 1910. urtean Hegoafrikako herrialde bateko hiriburu bihurtu zen.