Cap-Breton
(Ing. Cape Breton Island) Kanada ekialdeko uhartea, San Lorenzo golkoaren sarreran. Cabot itsasarteak bereizten du Ternuako uhartetik. Hiri nagusia: Sydney. Ikatza, burdingintza, arrantza. Parke nazionala. v Historia. Jean Caboto itsasgizonak aurkitu zuen 1497an. Cap-Breton izan zen XVI. mende hasieratik aurrera balea arrantzale euskaldunen portua. Frantsesek XVII. mendearen erdialdean hasi ziren Cap-Breton kolonizatzen, eta ingelesen esku geratu zen 1758an. Nova Scotia herrialdearen barnean dago 1819. urtetik.