Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cano Lasso, Julio

Espainiar arkitektoa (Madril, 1920 - 1996). Ferragni, Libera, Vacano eta Moretti italiarren eragina du bere obrak, baita Amsterdamgo Eskolarena ere. Lehiaketa ugaritan parte hartu zuen eta askotan irabazi zuen. Aski ezagunak dira Canok eginiko Bilboko Erakustazoka eta Madrilgo Monumento a los Caídos (Gerra Zibilean Francoren alde borrokatu eta hildakoen omenezkoa). Etxebizitza sozialei ere arreta berezia eskaini izan zien. Arrazionalismo kutsua dute bere obra ezagun askok: Ourenseko Lanbide Unibertsitateak (1974-75) eta Madrilgo P.P.O.ren Eraikin Zentralak, adibidez. Bere azken lan aipagarrienak Santiago Konpostelakoko auditorioa (1986), Sevillako Exporako Espainiaren pabiloia (1992) eta Madrilgo Nationale-Nederlanden eraikina (1991) dira.