Cano, Frai Melchor
Espainiar teologo domingotarra (Tarancon, 1509 - Toledo, 1580). Irakasle izan zen Salamancan, Alcalan eta Valladoliden, eta Frai Luis Leongoa izan zuen ikasleen artean. Aita Las Casas bezala, indiarren alde azaldu zen Cano. Trentoko kontzilioan parte hartu zuen. Bere lan nagusiak Relatio de Sacramentis (1550), Relatio de Poenitentia (1556), eta batez ere De locis theologicis (1563) izan ziren.