Cano, Carlos
Espainiar abeslari eta musikagilea (Granada, 1946 - Granada, 2000). Protesta abestiak hasieran –Los currelantes (Langileak)– eta gero Andaluziako folklore eta kopla klasikoak jorratu zituen. Arreta berezia eskaini izan zion Federico García Lorca poetaren obrari (Granadako kronikak, 1978). Ezagunak ditu halaber Moróngo oilarra (1981), Kopla kaierak (1985), Bizitzaren erritmoa (1989) eta Mestizoa (1992) diskoak. 1995ean, bihotzeko ondoezak jota, hil ala biziko ebakuntza egin zioten. Osatu ondoren kantugintzara itzuli eta 1996an Bizitzaren kolorea diskoa plazaratu zuen; harrezkero beste zenbait disko kaleratu zituen, azkena, Galdutakoaz eta beste kopla batzuk (2000), eta hil ondoren ere argitaratu dira haren lan batzuk.