Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cannes

Côte d´Azur izeneko itsasaldeko hiri nagusietako bat, Frantziako Mediterraneoan (Itsas Alpeak, Proventza). 71.080 biztanle. Notre-Dame-de-l´Esperance eliza (XVI-XVII. m.), Suquet dorrea (XI-XIV. m.), Kasinoa eta Zinemaldi Jauregia. Turismoak garrantzi handia du. Cannes-ko zinemaldia mundu osoan ezaguna da. v Historia. Arrantza portu txiki bat zen, Frantziako Bigarren Inperioaren garaian (1852 -1870), aristokrata ingelesek eta errusiarrek goi mailako udaleku bihurtu zuten arte.