Canion, Rod
Estatubatuar ingeniaria (Texas, 1945). Ingeniaritza Elektrikoa ikasi zuen, eta informatikan espezializatu zen. 1968an Texas Instruments, Inc. enpresan hasi zen lanean, eta han egon zen 1981 arte. 1982an Compaq Computer enpresa sortu zuen. IBMren lehen ordenagailu eramangarria eta PCrekin bateragarria asmatu zuen. 1991n Compaq Portable 486c koloretako PC berria merkaturatu zuen, eta handik egun batzuetara enpresan zuen kargua galdu zuen. 1992an Insource Technology Corporation enpresa sortu zuen.