Cankar, Ivan
Esloveniako eleberrigile eta dramagilea (Vrhnika, 1876 - Ljubljana, 1918). Erotika (1899) poema bildumaren ondoren, eleberri psikologikoak idatzi zituen: Kralj na Betajnovi (Betajnovako erregea, 1904), Martin Kacur (1904), Jernej in njegova pravica (Jernej morroia eta bere eskubidea, 1907). Drama soziala ere landu zuen: Za narodov blagor (Herriaren alde, 1902) eta Morroiak (1910). Abertzale sozialista zen. Gizonen sufrimendua islatu zuen bere lanetan; abegi berezia izan zuen haurren munduarekiko.