Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calabria

Italia hegoaldeko eskualdea, Itsaso Jonikoaren eta Tirreniar Itsasoaren artean dagoena. Catanzaro, Cosenza eta Reggio di Calabria herrialdeek  osatzen dute. 15.080 km2 eta 2.189.301 biztanle (1986). Hiri nagusiak: Catanzaro, Reggio di Calabria, Cosenza. Lurralde menditsua da (Pollino mendia, 2.270 m). Euri ezak nekazaritzaren garapena eragozten du. Industriak ez du garrantzi handirik. Calabria Italiako lurralde pobreena da; langileriaren herenak ez du lanik, eta errenta maila Italiako apalena da. v Historia. K.a. VIII. mendean kolonizatu zuten greziarrek Calabria. Magna Graecia koloniako lurralde izan zen, erromatarrek konkistatu zuten arte (K.a. III. m.). Harrezkero bizantziarrek, lonbardiarrek, normandiarrek, aragoiarrek eta Borboikoek izan zuten Calabria beren mende. 1860. urtean lotu zitzaion Italiako erresumari. Lurrikara handiak izan dira Calabrian; 1783. urtekoan 40.000 izan ziren hildakoak.