Cairns, John
Biologo ingelesa (1922). 1952an medikuntzako doktore egin zen Oxford-eko Unibertsitatean. Ondoren Australian aritu zen zenbait urtez gripearen eta baztangaren birusaren ugalketa aztertzen. 1957an Kaliforniako Teknologia Institutuan jardun zuen lanean DNA-ren errepikapenaren inguruan. Australiara itzuli zen baztangaren birusaren inguruan lan egiteko, eta 1960an Estatu Batuetan lan egin zuen A. Hershey-ren laborategian. Escherichia coli bakterioaren DNA-aren inguruan lan egin zuen eta 1963an jakin zuen DNA molkulak Y forma zutela. 1963-1968 urteen bitartean Cold Spring Harbor laborategiko zuzendari izan zen eta 1973. urtetik aurrera Mill Hill (Londres) laborategikoa.