Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Caballero, Fernán

(Cecilia Böhl de Faber, «Fernán Caballero» izengoitiz) Jatorriz Alemaniakoa zen espainiar idazlea (Morges, Suitza, 1796 - Sevilla, 1877). Juan Nicolas Böhl von Faber hispanista ospetsuaren alaba zen. Bere obra errealitatearen azterketan oinarritua da: La familia de Alvareda (Alvaredaren familia, 1834), Lágrimas (Malkoak, 1850), eta La Gaviota (Kaioa, 1845). Berak idatzitako kontakizunen artean aipagarriak dira Cuadros de costumbres andaluzas (Andaluziako ohiturak, 1852), Relaciones (Harremanak, 1857), etab.