Cabanis, José
Idazle frantsesa (Okzitaniako Tolosa, 1922 - Okzitaniako Tolosa, 2000). Frantziako hego-mendebaldeko gizartearen deskribapen errealista-moralista egin zuen bere idazlanetan: L´âge ingrat (1952, Esker gaiztoko adina), Petit entracte à la guerre (1981, Gerrari pausarte ttikia), Essais: Saint-Simon l´admirable (1975, Saiakerak: Saint-Simon miresgarria). Frantziako Akademiako kide izan zen 1990az geroztik.