Bush, Vannevar
Estatu Batuetako ingeniaria (Everett, 1890 - Belmont, 1974). 1925ean bere laguntzaileekin batera ekuazio diferentzialak ebazteko makina bat asmatu zuen. Gero uranioaren bilaketan aritu zen lanean Estatu Batuetako gobernuaren laguntzarekin. 1942an Manhattan Proiektuaren izenaz ezagutu zen erakundea eraiki zuen. Erakunde hori izan zen lehen atomo bonba lehertu zuen erakundea.