Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bus

iz. Inf. Informatika sistema bateko osagaien artean datuak igortzeko software-ko sare eroalea. Bus-en bidez lotzen diren osagaien artean mikroprozesadorea, disko unitatearen kontrolatzailea, memoria, eta sarrera eta irteerako atalak daude. Garraiatu behar den informazio motaren arabera, bus mota desberdinak daude: batzuek datuak garraiatzen dituzte, beste batzuek informazio zehatza aurkitzeko helbideak, eta beste batzuek kontrol seinaleak, osagaiek darabilten ibilbidea arazorik gabe partekatzen dutela ziurtatzeko. Une batean igor dezaketen bit kopuruagatik bereizten dira: 16 bit dituen bus batek 16 bit datu bidal ditzake aldi berean. Beharren arabera, gune berezien bidez handi daitezke.