Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bush, George

Estatu Batuetako politikaria (Milton, Massachusetts, 1924). Estatu Batuetako hegazkin piloturik gazteena izan zen, eta domina bat jaso zuen Bigarren Mundu Gerran (Ozeano Bareko Gerra). Texasen petrolio konpainia bat sortu zuen. 1966. eta 1968. urteetan, errepublikanoen eskutik, Ordezkarien Ganberarako hautatua, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) enbaxadore izendatu zuten 1971. urtean. Alderdi errepublikanoko lehendakaria (1973), Estatu Batuetako ordezkaria izan zen Txinan 1975. urtean eta IAZ (Informazio Agentzia Zentrala) erakundeko zuzendaria 1976an. 1981. urtetik 1989era R. Reaganen lehendakariordea izan zen. Urte horretan Estatu Batuetako lehendakaritza (41.a) lortu zuen Dukakis alderdi demokratako ordezkariari irabazi ondoren.