Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bushido

iz. Antzinako Japoniako samurai edo gudariek zuten ohore kodea. Honako hauek ziren kodearen ezaugarri nagusiak: samurai batek ez ditu bi nagusi izan behar, ez ditu bi hitz izan behar eta ez du zalantzarik izan behar bere bizia emateko. Gaur egun Japoniako gudu arte guztiak batzen dituen izpiritu bera edo estilo bera hartzen da halakotzat, era horretara gudu arte horiek bushidoaren adar direlarik. XX. mendearen hasieran, Japoniako agintariek ahaleginak egin zituzten bushidoaren izpiritua herrian zabaltzeko.