Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bussotti, Sylvano

Italiar artista (Florentzia, 1931). Biolin-jotzaile gisa hasi zen, eta gero antzerki zuzendari, musikari, jostun eta abar aritu zen. Dena dela, batez ere antzerki gizona dela esan daiteke. 1975-1977 urteen bitartean Veneziako Fenice-ko zuzendari artistikoa izan da eta Tosca lanaren zuzendari izan zen Veronan (1984). Prozedura guztien kontra eta musikaren kontzeptualizazioaren kontra zegoen, senari utzirik paper nagusia. Bussottik sortu zituen musika lanen artean aipagarriak dira: Pièce de chair II (1960, Haragi puska II); Passion selon Sade (1966, Pasioa Saderen arabera); The Rara Requiem (1969), Lorenzaccio (1972); Bergkristall (1973); Syrosadunsettimino (1974); Le Rarità, Potente (1979); La Racine (1981, Sustraia).