Burgundiarren Alderdia
(Fr. Bourguignons) Ehun Urteko Gerran (Frantzia eta Ingalaterra artean, 1337 - 1453) Burgundiako dukearen aldekoak eta Armañac-ekoen (Orléans-ko dukearen aldekoak) aurkakoak. Karlos VI.aren erotasunaz baliaturik, Frantziako koroaren jabe egiten saiatu ziren burgundiarrak, Joan Beldurgabea buru, eta ingelesekin bat egin zuten. Orléans-ko dukea hil ondoren (1407), Isabeau Bavariakoa erregina burgundiarren alde jarri zen, agintea mantentzearren. Joan Beldurgabea hil ondoren, Filipe III.a Onak ingelesekin negoziatu zuen Troyes-ko ituna 1420. urtean. 1431. urtean, burgundiarrek Jeanne d’Arc atxilo hartu eta ingelesen eskuetan utzi zuten. Azkenean, Filipe III.a Ona eta Karlos VII.a adostasunera etorri ziren eta Arrasko itunak gerra zibilaren bukaera ekarri zuen (1435).
- Burgue
- Burgue-Erreiti
- Burguete
- Burgui
- Burgundia
- Burgundiarren Alderdia
- Burian, Emil
- Buriatiako Errepublika Autonomoa
- buriato
- Buridan, Jean
- Burillo, Pedro