Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

buriato

iz. Etnogr. Baikal aintziraren ertzean bizi den herri mongoliar bateko kidea. Buriatoak Siberian bizi dira, Transbaikalia eta Hego Irkutsk eskualdeetan, Errusiaren mendeko Buratiako Errepublika autonomoan; ia orain arte artzain eta ehiztari ibiltariak izan diren arren, gaur egun nekazaritzan ere aritzen dira, eta mundu guztian ezagun egin diren brakstish direlakoak egiten dituzte hango errementariek. Budismoa dute erlijio nagusia, lamaismo eran, baina Tibeteko eraginak (tantrismoa) eta jatorri siberiarreko ohitura txamanistak ere badituzte. Zurezko etxoletan bizitzen dira, edo bestela fieltroz egindako yurta-tan neguan eta larruz estalitakoetan udan. XIII. mendeaz geroztik bizi dira oraingo lurretan eta 1922an Buriatiako (Burjatija) Errepublika sortu zuten, Sobiet Batasuna zenaren barruan.  v  Hizkl. Mongoliako hizkuntza taldea, lau mota nagusik osatua: barguburiatoa (Mantxuriako Hailarren erabilia), xoriburiatoa, Selengako buriatoa eta mendebaleko buriatoa (Buriatoen Errepublikan erabiliak eta jendearen erdiak edo ezagutzen dituenak).